Haurdunaldia eteteko lehen urratsa ekografia bat egitea da. Ekografia honek zenbat asteko haurdunaldia duzun esango digu. Zenbat astetako zauden ikustean, etenaldia egiteko aukerak azalduko dizkizugu.
Askabide Klinikan RU pilula bidez eginiko etenaldiak egiten ditugu, baita ere aspirazio bidezko etenaldia, bai anestesia lokalarekin, baita sedaziorekin ere, alegia azken hau, lokartuta. Gipuzkoan hiru aukerak eskaintzen dituen Klinika bakarra gara.
Zenbat asteko haurdunaldia duzun ikusita, bata edo bestea egiteko aukera izango duzu. Gure Klinikara etortzen den emakumeak argi izan behar du ongi zainduko dugula. Ez dezala beldurrik izan, gure artean urte askoko esperientzia duten maila handiko profesionalak baititugu,
Gure ginekologoak, emakumeak dira eta badakite gure pazientearentzat, edozein emakumerentzat, zaila dela haurdunaldia etetea. Ez da pentsatu gabe egiten den kontua, ondorioz, gure helburua emakume hori goxo eta zaindua egon dadin da.
Seme alaba bat izatea edo ez izatea, emakumeak libre hartu behar duen erabakia da, inorrek ezer inposatu gabe ezta gaizki sentiarazi gabe ere. Erabakia berea da.
Gure gomendioa emakume bakoitzak bere bizitzan ondo doakion anti sorgailuak erabiltzea da, izan ere haurdun geratzea izan daiteke ondorio bat baina oso larriak dira ere sexu bidez kutsa daitezkeen gaixotasunak.
Gracias a la sedación, la interrupción quirurgica del embarazo es mas eficaz y menos traumático el procedimiento
La interrupción de embarazo no quirurgíco para las primeras semanas de embarazo.
Gracias a la sedación, la interrupción quirurgica del embarazo es mas eficaz y menos traumático el procedimiento